FDA
FDA (Food and Drug Administration, Elikagaien eta Medikamentuen Agentzia) Estatu Batuetako Gobernuko Osasunaren eta Gizarte Zerbitzuen Sailaren mendeko erakunde bat da.
Haren ardura da elikagaiak (pertsonentzakoak nahiz animalientzakoak), elikadura-gehigarriak, medikamentuak (gizakientzakoak eta albaitaritzakoak), produktu biologikoak eta odol-deribatuak (odol-produktuak, txertoak, zelula amekiko tratamenduak, terapia genikoak), gailu medikoak (gizakientzakoak eta animalientzakoak), kosmetikoak eta tabakoa erregulatzea, pazienteen/kontsumitzaileen segurtasuna ziurtatzeko eta, medikamentuen kasuan, merkaturatzen diren farmakoen eraginkortasuna ziurtatzeko.
Hala, farmakoak eta elikagaiak merkaturatzea onesten du (AEBn); elikagaien, botiken eta bestelakoen ekoizpenaren eta banaketaren osasungarritasuna eta segurtasuna zaintzen ditu, eta haien gaineko aholkuak ematen ditu; eta, gainera, kontsumitzaileei informazioa ematen die.
FDAk 6 zentro ditu:
- CBER (Ebaluazio Biologikoko eta Ikerketako Zentroa).
- CDRH (Aparatuen eta Osasun Erradiologikoaren Zentroa).
- CDER (Medikamentuak Ikertzeko eta Ebaluatzeko Zentroa).
- CFSAN (Elikagaien Segurtasunaren eta Nutrizio Aplikatuaren Zentroa).
- CVM (Albaitaritza Medikuntzaren Zentroa),
- CTP (Tabako Produktuen Zentroa)
Erreferentzia