FDA

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

FDA (Food and Drug Administration, Elikagaien eta Medikamentuen Agentzia) Estatu Batuetako Gobernuko Osasunaren eta Gizarte Zerbitzuen Sailaren mendeko erakunde bat da.


Haren ardura da elikagaiak (pertsonentzakoak nahiz animalientzakoak), elikadura-gehigarriak, medikamentuak (gizakientzakoak eta albaitaritzakoak), produktu biologikoak eta odol-deribatuak (odol-produktuak, txertoak, zelula amekiko tratamenduak, terapia genikoak), gailu medikoak (gizakientzakoak eta animalientzakoak), kosmetikoak eta tabakoa erregulatzea, pazienteen/kontsumitzaileen segurtasuna ziurtatzeko eta, medikamentuen kasuan, merkaturatzen diren farmakoen eraginkortasuna ziurtatzeko. Hala, farmakoak eta elikagaiak merkaturatzea onesten du (AEBn); elikagaien, botiken eta bestelakoen ekoizpenaren eta banaketaren osasungarritasuna eta segurtasuna zaintzen ditu, eta haien gaineko aholkuak ematen ditu; eta, gainera, kontsumitzaileei informazioa ematen die.

FDAk 6 zentro ditu:

  • CBER (Ebaluazio Biologikoko eta Ikerketako Zentroa).
  • CDRH (Aparatuen eta Osasun Erradiologikoaren Zentroa).
  • CDER (Medikamentuak Ikertzeko eta Ebaluatzeko Zentroa).
  • CFSAN (Elikagaien Segurtasunaren eta Nutrizio Aplikatuaren Zentroa).
  • CVM (Albaitaritza Medikuntzaren Zentroa),
  • CTP (Tabako Produktuen Zentroa)


Erreferentzia


FDA