Teniasia
Jump to navigation
Jump to search
Teniasia gizakien gaixotasuna da eta Taenia generoko hesteetako parasitoek eragiten dute. Gizakiek gorozkien bidez kanporatzen dituzte parasitoen arrautzak. Animaliei (behiak edo txerriak) dagokienez, arrautzak nahi gabe irentsita kutsatzen dira. Zikloa bete egiten da gizakiak kutsatzen direnean okel gordina edo behar baino gutxiago egositakoa jatean, okel horrek zistizerko (parasitoak dauzkaten kisteak) bideragarriak dituenean.