Epidemiologia
Jump to navigation
Jump to search
Gaixotasunak eta osasunarekin lotutako bestelako alderdiak nola banatzen, sortzen eta baldintzatzen diren ikertzeaz arduratzen den zientzia-diziplina da. Era berean, ikerlan horiek gaixotasunak eta bestelako osasun-arazoak kontrolatzera bideratzen dira.
Zenbait metodo daude epidemiologia-ikerketak egiteko:
- zaintza- eta deskribapen-ikerketak: banaketa aztertzeko erabil daitezke.
- analisiak: faktore erabakigarriak aztertzea ahalbidetzen dute.