Elikadurari buruzko gizarte-arauak

Wikia-Elikatik
Inprimatzeko bertsioa dagoeneko ez dago onartuta, eta baliteke errepresentazio erroreak izatea. Egunera itzazu zure nabigatzaileko laster-markak, eta horren ordez erabil ezazu nabigatzaileko inprimatze funtzio lehenetsia.

Gizarte-arauak gorde beharrekotzat jotzen diren jokabide-arauak dira. Arau horiek ez dira sortzetikoak, ezta unibertsalak ere; aldatu egiten dira kultura batetik bestera, sozializazio-agenteek —familia, hedabideak— transmititzen baitituzte, eta pertsonek barneratzen.


Elikaduraren arloan, gizarte-arauak dira esaten dutenak zer jan daitekeen eta zer ez den jan behar (untxia jan daiteke, baina katua ez, adibidez), nola prestatu behar den janaria (bai prestatzeko modua, bai erabili beharreko osagaiak), zer zapore izan behar duten elikagaiek (bizigarri gutxiago edo gehiago, adibidez) eta nola jan behar den janaria (otorduen ordutegia, plater bakarra edo bat baino gehiago, nola jokatu behar den jateko orduan, noiz jan behar den elikagai mota bakoitza, etab.). Arau horien bidez, kultura bakoitzak bere erara egituratzen du bere elikadura. Adibidez, saltxitxa kultura askotan jaten den elikagaia da, baina zer zapore duen, zerekin jaten den edo eguneko zer une den egokia jateko (afaltzeko edo gosaltzeko, adibidez) arau jakin batzuen edo ordena jakin baten arabera erabakitzen da, eta arau edo ordena horiek aldagaitzak dira.


Arau horiek behin eta berriro errepikatzeak gizarte baten elikadura-azturak edo elikagai-ohiturak sortzen ditu. Hauek dira gaur egungo gizartearen bi alderdi garrantzitsu: jaleak bete behar dituen elikadura-arauen aniztasuna eta arau horiek arau dietetikoekin (osasun ona izateko aholkuak, ezagutza zientifikoan oinarrituak) bateratzeko zailtasunak.


Erreferentziak


De modernidades y alimentación: comer hoy en España. Horizontes Antropológicos