Dietaren globalizazioa

Wikia-Elikatik
Inprimatzeko bertsioa dagoeneko ez dago onartuta, eta baliteke errepresentazio erroreak izatea. Egunera itzazu zure nabigatzaileko laster-markak, eta horren ordez erabil ezazu nabigatzaileko inprimatze funtzio lehenetsia.

Globalizazioa merkatuen eta pertsonen nazioartekotze-prozesu gero eta handiagoa da. Historia osoan zehar gertatu bada ere, bultzada handia jaso du azken hamarkadetan, Munduko Merkataritza Erakundeak (MME) bultzatu duen merkataritzaren liberalizazioarekin.


Elikagaien nazioarteko merkataritzaren hazkundeak dietaren globalizazioa ekarri du, eta murriztu egin dira kultura bakoitzeko dieten arteko desberdintasunak. Baina herrialde askotan elikagai berak kontsumitu arren, hau da, “dieta homogeneizatu” arren, nabaria da kultura bakoitzak eutsi egiten diela bere elikadura-arau sozialei.


Erreferentziak


C. Díaz-Méndez e I. García-Espejo “Tendencias en la homogeneización del gasto alimentario en España y Reino Unido.”