Agente kartzinogenikoa

Wikia-Elikatik
Admin (eztabaida | ekarpenak) (Orrialde berria Ehunetan eragin eta tumore gaizto bat haztea edo minbizia sortzea dakarren faktore fisiko, kimiko edo biologikoa. Maizenik inguruan izaten ditugun agente kartzinogen...-(e)kin sortua)(r)en berrikusketa, ordua: 13:22, 12 otsaila 2014
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)

Ehunetan eragin eta tumore gaizto bat haztea edo minbizia sortzea dakarren faktore fisiko, kimiko edo biologikoa. Maizenik inguruan izaten ditugun agente kartzinogenikoen artean, aipatzekoak dira tabakoa, zeina biriketako, maskuriko, esofagoko, laringeko, faringeko eta ahoko minbiziarekin lotzen baita, eta alkohola, zeina gibeleko, esofagoko, laringeko, faringeko eta ahoko minbiziarekin lotzen baita. Oso agente kartzinogeniko ezagunak dira, halaber, asbestoa eta bentzopirenoa.


Erreferentzia


J. Mataix y J.J. Gaforio. Cáncer. En: Nutrición y Alimentación Humana. J. Mataix (ed) pp.1765-1790. Editorial Ergon. Majadahonda (Madrid), 2012.