Patulina

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Patulina zenbait onddok sortutako mikotoxina bat da. Penicillium expansum-ak kutsatutako sagar usteletan dago; beraz, sagar-zukuetan eta sagarrekin egindako beste produktu batzuetan aurki daiteke. Ikerketa esperimentaletan ikusi da patulina toxinak nerbio-sistemari (neurotoxina) eragiten diola eta kalteak eragiten dituela erraietan.