Laktosa

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Ugaztunen esnean dagoen karbohidrato bakarra da, eta esne-azukre deritzo. Kontzentrazioa animalia-espeziearen araberakoa da: hala, behi-esnearen laktosa-edukia % 5 ingurukoa da; emakume-esneak, berriz, % 7 inguru du.


Esnean eta esneki batzuetan agertzen da; adibidez, jogurtean. Gaztak, hala ere, ia ez du laktosarik, hartzidura-prozesuaren ondorioz.


Kimikoki, disakarido bat da, galaktosaren eta glukosaren bat-egitetik sortua, eta azukreen erredukzio-ahalmena atxikitzen du.


Laktosa energia-iturri erabilerrraza da, eta mineral batzuk xurgatzen laguntzen du, hala nola kaltzioa eta magnesioa. Digeritu eta xurgatuko bada, beharrezkoa da heste-mukosako entzima batek, laktasak, digeritzea laktosa. Entzima horren eskasia dagoenean, laktosarekiko intolerantzia delakoa gertatzen da.


Erreferentzia


Leche y derivados lácteos en “Tratado de Nutrición”. Angel Gil. Panamericana, 2010 (2ª ed)

http://www.lactosa.org