Kloroa

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Kloroa elektrolito bat da. Organismoan, 100 g/70 kg dugu, gorputzeko pisuaren % 0,15, zelulen kanpoko likidoan eta zelulen barruan (eritrozitoen eta mukosa gastrikoaren kasuan) banatuta.

Funtzio erregulatzaileak ditu, sodioarekin eta potasioarekin batera:

  • mintz-potentziala mantentzen du, eta horri esker gertatzen dira nerbio-bulkaden eroatea (sinapsia), giharren uzkurtzea eta nutrienteen bigarren mailako garraio aktiboa
  • oreka osmotikoa eta hidrikoa erregulatzen ditu
  • organismoko pH-aren giltzurruneko erregulazioan parte hartzen du. Gainera, eragina du eritrozitoetan CO2-a garraiatzeko odolaren ahalmenean, eta azido klorhidriko (HCl) gastrikoaren parte da.

Elikadurako kloro-iturriak mahaiko gatza (sodio kloruroa, NaCl-a) eta haren ordezkoak dira (KCl-a edo NH4Cl-a), baita sodio eta potasiotan aberatsak diren elikagaiak ere, klorotan ere aberatsak izaten baitira. Gomendatzen da helduek egunean 750 mg eta 1 g kloro bitartean hartzea; alegia, gehienez 1,6 g gatz (ohiko gatz-kontsumoa baino nabarmen txikiagoa, 10-15 g-rainokoa baita ohiko kontsumoa).


Erreferentzia


Gil Hernández A. Tratado de Nutrición. Editorial Médica Panamericana. 2010, Madrid.

Mataix Verdú J. Nutrición y Alimentación Humana. Editorial Ergon. 2009, Madrid.

Rodríguez Rivera VM, Simón Magro E. Bases de la Alimentación Humana. Editorial Netbiblo. 2008, La Coruña.