Kadmioa

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Kadmioa elementu kimikoa da. “Cd” siglen bidez ezagutzen dugu, eta lurrazalean aurkitzen dugu, bai eta neurri baten edo bestean elikagai guztietan ere. Elikagai batzuetan kontzentrazio handiagoak antzematen dira, lurzoruaren (landareak) edo uraren (arraina eta itsaskiak) kutsadura dela eta.


Kadmioa ez da guztiz kanporatzen gorputzaren bidez; hori dela eta, behin eta berriro ahoratuz gero, oso arazo larriak ekar ditzake. Izan ere, pilaketa horrek efektu toxikologiko latzak ekar litzake. Kadmioaren toxikotasun kronikoari loturiko gaitzen artean hauek nabarmen ditzakegu: giltzurrunetako gaixotasunak, hipertentsioa, hezurretako zein biriketako gaitzak eta ugalketa aparatuaren akatsak.


Erreferentziak


Infograma Kontsumitzailea Kadmioa - ELIKA

Arrisku kimikoak- Kadmioa - ELIKA