Hondakin fitosanitarioak

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Produktu fitosanitario gehienek produktu horiekin tratatu diren landareetatik ateratako elikagaietan hondakinak utz ditzakete.

Hondakin horiek elikagaietara iristea ekiditeko, beharrezkoa da fitosanitarioak behar bezala erabiltzea. Nekazariek produktuetako argibideak jarraitu behar dituzte, eta itxarote-egunak (hau da, fitosanitarioak erabili diren uztetako eta landare-jatorria duten produktuak saldu daitezkeenera arte igaro beharreko egunak) ere zehatz-mehatz gorde behar dituzte.

Beste alde batetik, agintari eskudunek elikagaietan gera daitezkeen plagizida-hondakinen eta hondakin fitosanitarioen zaintza-programa egiten dute, ekidite aldera kontsumitzaileengana osasunerako kaltegarriak diren hondakinak heltzea.

Europako araudiak erregulatzen du nekazaritzako elikagaietan aurki daitekeen hondakin fitosanitarioen kopurua.

Kontsumitzailea – Hondakinak - ELIKA