Arraina

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Arrainak animalia ornodun jangarriak dira, itsasokoak nahiz ur gezakoak, eta freskoak nahiz baimendutako zenbait prozeduraren bidez kontserbatuak.


Arrainak % 15-20 proteina du, balio biologiko handikoa.


Gantz kantitatea % 1etik hasi eta % 20tik gorakoa bitartekoa izan daiteke, eta, horren arabera, arrain zuriak eta arrain urdinak bereizten dira. Gantz horien artean nabarmentzekoak dira gantz-azido poliasegabeak, gorputzarentzat ezinbestekoak direnak (hala nola azido linoleikoa) eta n-3 motako kate luzeko gantz-azido poliasegabeak, hala nola azido eikosapentaenoikoa (EPA) eta azido dokosahexaenoikoa (DHA). Gantz-azido ase eta monoasegabe gutxi du arrainak.


Bitamina lipodisolbagarrien iturri garrantzitsua dira, batez ere gantz askoko arrainak. Bestalde, A eta D bitamina ugari dute, batez ere gibelean (bakailaoaren gibela). Bitamina hidrodisolbagarri hauek ditu arrainak: tiamina (B1), erriboflabina (B2), niazina (B3) eta zianokobalamina (B12).


Mineral nagusiak, berriz, fosforoa, potasioa, magnesioa, burdina eta iodoa dira, eta arrainaren giharrean daude. Arrain txikiak, hezur eta guzti kontsumitzen direnak, kaltzio-iturri ona dira.


Erreferentziak