Animalien osasuna

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Animalien osasuna kontzeptuaren baitan daude animalien osasunarekin zerikusia daukaten alderdi guztiak, izan elikagaiak sortzen dituzten animalienak (oiloak, behiak...), laguntza-animalienak (txakurrak, katuak…) nahiz basokoenak.

Oso garrantzitsua da animalien osasun-egoera zaindu eta kontrolatzea, ekiditeko pertsonei transmititu ahal zaizkien agenteek (zoonosia) osasun publikoa arriskuan jartzea.

Europan zaintza- eta kontrol-programa bateratuak daude animalia-azienden osasuna bermatzeko. Beste alde batetik, informazio-sistemak (RASFF, RASVE) garatu dira estatuko eta Europako agintari eskudunen artean informazioa arin eta era koordinatuan trukatzeko EBn nahitaez jakinarazi behar den gaixotasunen bat agertzen denean.

Web orri ofiziala - Animalien osasuna – MARM

Web orri ofiziala - Abeltzaintza - ARABA FA

Web orri ofiziala - Abeltzaintza - DF BIZKAIA

Web orri ofiziala - Abeltzaintza - DF GIPUZKOA