Albaitaritza-sendagaiak

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Substantzia farmakologikoak dira eta animalien gaixotasunak aldez aurretik ekiditeko edota sendatzeko erabiltzen dira. Era berean, albaitarien sendagaiak animalien loditze-prozesua azkartzeko ere erabil daitezke, nahiz eta jarduera hori berariaz debekatuta dagoen Europar Batasunean.

Beste alde batetik, produktu farmakologiko gehienek utz ditzakete hondakinak horiekin tratatu diren animalien jatorriko elikagaietan, izan osagai aktiboaren hondakinak bere forma originalean, izan printzipio aktibo horren metabolitoen hondakinak. Hori horrela, kontrol-sistema ofizialak daude hondakin horiek elikakatean sartzeko aukerak deuseztatu edo murrizteko.

Web orri ofiziala – Med Vet – Sendagaien Agentzia